Gorputzak badaki buruan zaila dena.

Batzuetan, terapia prozesuetan, kontzientzia prozesuetan, iadanik ez dakigu egiten duguna den gure patroiengatik edo ikasitakoa errepikatzeagatik edo eta benetan nahi dugulako…

By.

min read

Batzuetan, terapia prozesuetan, kontzientzia prozesuetan, iadanik ez dakigu egiten duguna den gure patroiengatik edo ikasitakoa errepikatzeagatik edo eta benetan nahi dugulako.

Gure burmuina emozioez jabetu baino lehen, gorputzak seinaleak bidaltzen dizkigu. Beraz, gorputzaren kontzientzia izatea bere seinaleak identifikatzeko eta kudeatzeko gai izateko lehen urratsa da. Oso mentalak garen pertsonentzat ezinbestekoa.

«Esaldi honek bestean ez galtzen laguntzen dit. Nire autoezagutzaren» laberinto mentalean ez galtzen.»

@maddi.gutierrez.marrodan

Nire “autoezagutzaren” laberinto mentalaren hainbat adibide jartzen dizkizuet eta gorputzera bueltatzearen sinpletasuna:

✨Terapian taldean galtzeko joera dudala ikusi dudanez, jadanik ez dakit ea pare bat pote hartu nahi ditudan taldearen parte sentitzeko hori egiten ikasi dudalako, edo eta alderantziz ea ez ote ditudan hartu nahi kontrakoa eramateagatik eta galdu ez naizela berresteagatik.🌱🌱 —>GORPUTZERA ITZULTZEAREN SINPLETASUNA: Pote bat hartzeko gogak dituzu? Egarri zara? Zer nahi duzu? Bai, ez. Ez dakit? Orduan denbora behar dut erantzuteko.

✨Postrerako zerbait gozoa nahi dut, baina nire familian esan didatenez gehiegi jaten dudala, ez dakit txokolatezko tableta osoa jan nahi dudan, nire eskubidea berresteagatik edo, aitzitik, ez dudan jaten benetan ez dudalako nahi o lortu dutelako nigan kalatzea mezu hori. –>🌱🌱GORPUTZERA ITZULTZEAREN SINPLETASUNA: Gose zara? Zer behar duzu? Gozoa jateak lasaitasuna emango dizu, enplan honekin jateko ordua amaitu da?

Gorputzera itzultzearen sinpletasuna. Norbera izatera bueltatzearen sinpletasuna.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *